2024ko osasunerako sarbideko bortxaketa eta oztopoei buruzko txosten alternatiboa
Azken hogei urteotan, Munduko Medikuak Nafarroak ikusi du osasunerako eskubidearen urraketa askotariko oztopoen bidez gauzatzen
dela eta zuzenean eragiten dietela pertsona zaurgarrituenei. Horien artean, pertsonen egoera administratiboak neurri handi batean dakarren oztopoa nabarmentzen dugu. Azken urteotan egindako araudi-ahaleginak gorabehera, 7/2018 Errege Dekretuaren erreforma kasu, hilabete luzez Nafarroan bizi arren osasunerako eskubidea eraginkor egitea lortzen ez duten pertsonak aurkitzen ditugu oraindik ere. Testuinguru horrek agerian uzten du bazterkeria ez dela nahikoak ez diren araudien emaitza hutsa, baizik eta pertsona guztiek, haien egoera administratiboa edozein dela ere, sarbide ekitatiboa izango dutela ziurtatuko duten mekanismo eraginkor ezarena ere bai. 16/2012 Errege Dekretua indarrean sartzeak atzerakada handia ekarri zuen, eta pertsona ugari osasun-sistematik at utzi zituen. Ondorengo erreformak egoera hori arintzen saiatu badira ere, egitateek adierazten digute benetako ekitatetik urrun gaudela oraindik.
© Cósmica® comunicación | arte | web
© Cósmica® comunicación | arte | web